Villabonako Udalak, Aranburu ardoak, Benta Aldea bodegoia, Inazio Urruzola txakolina eta Isaro jakiekin batera, I. Ardo dastaketa antolatu du biharko, maiatzak 17, Errebote plazan. Goizean 10:30etatik 14:00etara eta arratsaldean 17:00etatik 20:00etara, ardo mota ezberdin ugari dastatu ahal izango da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, pintxo eta zozketa bereziak ere izango dira tartean.