Beheko plazan izango da topaketa. 16:00etan ginkana egingo dute eta ondoren, Ingo al deu? taldearen emanaldia izango da. Gainera, ikasleentzako eta gurasoentzako taberna bat jarriko da eta irabaziak Izartxoren 10. urteurrenaren gastuak ordaintzeko erabiliko dira. Bestalde, saski bat zozketatuko dute kamisetak ere salgai jarriko dituzte.
Izartxoren urteurrena behaz bezala ospatzeko,haurrek kartoizko tarta handi eszenatoki gainera igoko dute, bertan kandelak itzaltzeko.