Jubilatuen irteera Urkiolara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Zizurkilgo Elizpe jubilatu elkarteak irteera antolatu du Urkiolara ekainaren 13rako. Irteera horretan parte hartu nahi dutenek, maiatzaren 19tik 24ra bitarte egin ahal izango dute izen-ematea, elkarteak plazan duen egoitza berrian, goizez. Irteeran parte hartzeko, 30 euro ordaindu beharko da eta prezioaren barnean sartutako dago hamaiketakoa, autobusean joan-etorria eta bazkaria Ataungo Victor jatetxean, musikaz alaituta.  


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!