San Isidro egunerako egitaraua prest

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 12a, 15:36

Urtero bezala, aurten ere, maiatzaren 15ean San Isidro eguna ospatuko da Amasan. Amasamendi baserritarren elkarteak prest du dagoeneko egitaraua eta festara gerturatzeko deialdia luzatu dute. Baserritar eguneko egitarauarekin batera, Europako hauteskundeen harira, EH Bilduk agerraldia egingo du Amasan: Nekazaritza eta abeltzaintzari lotuta Europarako dituzten proposamenak aurkeztuko ditu Maite Aristegik:

10:30 Meza Nagusia.

13:00 Plazan erromeria, bertsolariak (Anjel Larrañaga eta Loidi Saletxe) eta Kupela taldeko trikitilariak.

14:00 Bazkaria Iturri-Goxo jatetxean trikitilari eta bertsolariekin.

21:00 Afaria Uxo-Toki elkartean trikitilari eta bertsolariekin.

  

*12:30etan, EH Bilduko Maite Aristegik nekazaritza eta abelzaintzari lotuta Europarako dituzten proposamenak aurkeztuko ditu.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!