VIII. Villabonako martxa zikloturista, jendetsua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 12a, 13:52

Atzo goizean, Irrintzi elkarteak antolatuta, VIII. Villabonako martxa zikloturista izan zen, Iker Usabiaga memoriala. Eguraldi bustia izanagatik, txirrindulari ugari abiatu zen goizeko 08:00etan Malkar plazatik, behin Ikerren senitartekoek irteera eman ondoren. 122 kilometroko ibilbidea egin zuten parte hartzaileek.

Era berean, lehen aldiz, Spinning maratoia ere antolatu zuten egun berean. 30 lagun pasatxo elkartu zen Berdura plazan, pedalei eraginez, musikarekin dantzan aritzeko. Bi probak amaituta, hamaiketako goxoa eskaini zuten Irrintziko kideek Malkar plazan. Ohi denez, antolakuntza oso ona izan zen.

Argazkiak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!