Urnietako Gure Esku Dago ekimenaren lanteldeak antolatuta, datorren asteazkenean, mahai-ingurua egingo da Lekaio kultur etxean. ETB 1eko Azpimarra saioko zuzendari eta aurkezle den Maialen Iriarte arituko da mahai-ingurua zuzentzen, eta saio berean tertuliakide diren alor ezberdinetako hiru aditu izango ditu alboan. Erabakitzeko eskubidea ardatz hartuta, ikuspuntu ezberdinetatik jorratuko dute gaia, alde sozialetik, ekonomikotik, Eskoziako eta Kataluniako prozesuetan emandako urratsak, eta abar. Azterketa zabal hori egiteko, Baionatik etorri da Eguzki Urteaga, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, soziologoa, eta gaiari lotutako 30en bat libururen egile dena. Berarekin batera izango dira, Bilbotik etorriko den Adrian Zelaia ekonomilaria, eta Donostiatik etorriko den Txente Rekondo, herriarteko politikan aditua, eta Eskozian bizitzen ari diren prozesua gertutik jarraitzen ari dena. Mahai-inguruaren aurretik, luntxa izango da Lekaion.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!