Udal musika eskolan irakaskuntza ez arautua ematen da. Horrek esan nahi du ez dela froga edo azterketarik gainditu behar. Orduan, bertan eskaintzen diren ikasketak, ikasle bakoitzaren gustu eta ezaugarrietara egokitzen dira.
Udal musika eskola zabalik dago adin guztietako pertsonentzat, eta musikaren munduan hasi nahi duenak, gazte nahiz helduak, aukera zabalak dauzka: musika hizkuntza, instrumentu edo kantu orientazioa, funtsezko irakaskuntza, instrumentu taldea edo korala.
Bestalde, eskolak eskaintzen dituen ikasgaiak hauek dira: zeharkako flauta, klarinetea, trompeta, tronpa, tronboia, saxofoia, baxua, gitarra elektrika, gitarra klasikoa, biolina, akordeoia, perkusioa, pianoa, organoa eta kantua.
Izen-ematea maiatzaren 12tik 16a bitartean (biak barne) zabalik izango da Basteroko bulegoetan, 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 orduen artean.