Asteasuk lehen garaipena lortu du Herriarteko pilota txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 12a, 13:16

Lezoren aurka lehiatu ziren asteasuarrak eta 1 eta 2 gailendu ziren. Kadete eta helduen mailan lortu zituen garaipenak Asteasuk. Hauexek dira Asteasuko taldekideak. Kadete mailan, Iker Elizegi, Ioritz Maiotz eta Julen Aizpuru; jubeniletan Julen Irazusta eta Asier Mendizabal, eta nagusietarako Xabi Urbieta eta Jon Urbieta anaiak, eta Julen Urruzola eta Gaizka Iruretagoiena.

Final hamaseirenetako joanekoa zen asteuburu honetan joatutakoa. Datorren asteburuan, Asteasuko Usarrabi pilotalekuan izango dira itzuliko partidak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!