Lan ona egin du Josu Arregi txirrindulariak Lleidan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 12a, 11:56

Lleidako Vall de Lord herrian jokatutako lasterketan parte hartu du Josu Arregi andoaindarrak asteburu honetan. Españako Openaren hirugarren froga zen eta egindako lanarekin gustura itzuli da gaztea. Larunbata arratsaldean, bosgarren postua erdietsi zuen erlojuaren aurkako frogan eta zazpigarren izan zen igandeko lasterketan. Bi aste barru izango du hurrengo lasterketa, Trintxerpen. Gipuzkoako Txapelketa izango dute bertan jokoan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!