Sahararen txokoa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 9a, 12:01

Amasa-Villabonako Elkartasun astea agurtuz eta Tolosaldeko Maiatza Borrokan ekimenari hasiera emanez, maiatzaren 10ean Sahararen txokoa antolatu dute Villabonako Udalak eta Tolosaldea Sahararekin elkarteak Malkar plazan. Arratsaldeko 17:00etatik aurerra saharar haima bat izango da bertan. Egitaraua:

-17:00 Haimaren irekiera (tea, henna, arabiar idazkera, Saharako haur jolasak, bertako jantziak…).

- ‘Hodeien seme-alabak’ erakusketa.

-18:00 Mohamed Fadel Beiruk, Saharako delegatuaren hitzaldia.

-Ondoren, Sahararen egungo egoera azaltzen duten bideoak.

-22:30 ‘Sahara, isiltasunaren ahotsak’ antzezlana. Gurea antzokia. Doan

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!