Apirilaren 30ean egin zen Gipuzkoako Herriarteko txapelketaren aurkezpena eta zozketa. Andoain herriak ordezkari bana izango du pala eta eskuzko txapelketetan. Eskuz 23 talde lehiatuko dira, eta palan 8.
Eskuz
Andoain herriak Donostia izango du aurkari, joan-etorriko hiruna partida jokatzeko. Joanekoa asteburu honetan Andoainen, eta itzulera datorren asteburuan Donostian. Etxeko lehen partidan indartsu hastea komeni da. San Fermin egunean jokatuko da finala.
Pala
Andoaini, palaz, Errenteria egokitu zaio final-laurdenetako kanporaketan. Joanekoa Errenterian jokatuko da maiatzaren 18ko asteburuan.