Udalak eta Salkinek Hiribusaren erabilera areagotzeko kanpaina abiatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 9a, 10:23

Udalak eta Salkinek kanpaina abiatu dute, zeinaren bitartez Salkin elkarteko kide diren dendetan egindako 5 euroko erosketa bakoitzeko, herriko autobuseko txartel bana emango da. Modu honetara, garraio publikoaren erabilera sustatu eta herriko kontsumoa bultzatu nahi da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!