Maiatzaren 22ra arte egongo da deialdia zabalik, eta eskaerak Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dira. Maiatzaren 22a barne, 8:00etatik 14:00etara egongo da aurkezteko aukera. Deialdiaren oinarriak eta informazioa ikusteko jo ezazue Udalaren web orrira, Herritarren Arreta Zerbitzura edota Gipuzkoako Aldizkari Ofizialeko 84 zenbakira.