VIII. Villabonako zikloturista martxarekin batera, I. Spining maratoia antolatu du Irrintzi elkarteak egun berean (maiatzak 11). 40 minutuko hiru saio izango dira 10:00etatik 12:00etara, eguraldi onarekin, Malkar plazan. Izena emateko 647006993 telefono zenbakira deitu behar da. Oraindik bada lekurik. Animatu, beraz. Antolatzaileek plaza bete nahi dute!
Saio 1: 8 euro / 2 saio: 12 euro / 3 saio: 15 euro. Ordainketa: egunean bertan. Probaren amaieran hamaiketakoa izango da parte hartzaileentzat, oroigarri bana banatuko zaie eta sarien zozketan hartuko dute parte.