Maiatzaren 18koa, gainera, ez da azoka hutsa izango. Izan ere, mahai-inguru eta tailer ezberdinak ere antolatu baitituzte. Goizeko 10:30etan zabalduko dute azoka, Asteasuko plazan. Nahi duen orok etxean soberan dituen tresna, arropa, liburu eta bestelakoak eraman ahal izango ditu, trukea egin eta beste zerbait etxeratu ahal izateko. Azokan mahaia jarri ahal izateko, nahiz informazioa eskatzeko, 943 69 39 30 telefono zenbakira deitu beharko da edota aiztondokodenborabankua@gmail.com helbidera mezu bat bidali.
Tailerrak
Azokari lotuta, goizeko 11:00tatik 12:30etara bi tailer berezi jarriko dituzte martxan azoka gunean. Batetik, eguzkiaren indarra erabiliz berotzen diren labeak egiten ikasteko aukera izango da. Interesa duenak, etxetik eraman beharko du zilarrezko papera. Bestetik, oinarrizko jostungintza ikastaroa ere eskainiko dute. Konpontzeko arroparen bat eramateko gonbita zabaldu dute antolatzaileek.
Eguerdiko 12:30etan, berriz, banku etikoen inguruko mahai-inguruari emango diote hasiera. Fiare, koop57 eta Oikokredit taldeen kasuak aztertu eta horien berri emango dute.
Truke-bazkaria
Indarrak berritzeko, truke bazkaria egingo dute 14:00etan hasita. Parte-hartzaile bakoitzak, guztien artean dastatzeko janari eta edaria eramango du. Bazkaritarako behar diren tresnak ere norberak eraman beharko ditu.