Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusiak eta 111 Akademiak, Euskal Literaturzaleen akademiak, hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Hitzarmen honen bidez, 111 Akademiak 10.000 euroko diru-laguntza jasoko du Aldundiarengandik 2014ko lan-egitaraua aurrera eramateko.
111 Akademiak euskal literaturzaletasunaren alorrean burutzen duen jarduna sustatzea da helburua, eta horrekin batera, 111 Akademiak urte hauetan egin duen lanaren nolabaiteko aitortza ere bada.