Maiatza Saltsan ekimena, martxan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 7a, 14:11

Atzo aurkeztu zuten Maiatza Saltsan ekimena. "Erroz erro...herri bat!" lelopean egingo da aurtengo kultur ekimena eta jatorri ezberdinetako zizurkildarrak izango ditu gogoan. Dozenaka ekitaldi antolatu dute ekimenaren baitan. Alaitz Ormazabal eta Leire Zubeldia zinegotziek eta Ainhoa Larrea kultur teknikariak aurkeztu zuten ekimena eta parte hartzeko deia zabaldu zuten. 

Egitaraua: 

Maiatzak 8, osteguna

Euskara zine aretoetara. Haur hezkuntzako ikasleentzako emanaldia: ‘Julieta fokatxo’. 11:00, Gurea.

 

Maiatzak 10, larunbata

Pailazo emanaldia: Tomaxen abenturak. 17:30, Atxulondo.

 

Maiatzak 11, igandea

Herri Urratsera autobusa.

 

Maiatzak 15, osteguna San Isidro eguna

11:00, Euskara zine aretoetara. Lehen Hezkuntzako ikasleentzat emanaldia. Freddy Igeldegi.

11:00, Meza.

12:00, pilota partidak eskuz binaka. Peru Labaka- Jon Erasun/ Asier Arteaga-Egoitz Aburuza.

Aizkolariak: Jon Irazu-Unai Otaño/ Joseba Otaegi- Ruben Saralegi.

14:00, Bazkaria Iriarten.

 

Maiatzak 16, ostirala

Herriko bertsolari, Loatzo musika eskolako abesbatzako kideak eta Bukalai dantza taldea. 17:30, Atxulondo.

 

Maiatzak 17, larunbata

19:00, ‘Del pueblo Zizurkilera. Etorkizun berriaren bila’ dokumentalaren emanaldia.

Ondoren, Jon Maiaren ‘Desde Extremadura al bertsolarismo’ hitzaldia.

Amaitzeko, komunitate ezberdinetako festa.

 

Maiatzak 18, igandea

Neska txirrindularien Gipuzkoako Biraren azken etapa.

 

Maiatzak 20, asteartea

‘Zoritxarrezko babutxak’, ipuin kontaketa familientzat euskaraz eta arabieraz. 17:30, Iriarte.

 

Maiatzak 24, larunbata

11:00, Biatloia Zizurkil goian.

19:00, Festa afrikarra. Nigeriarren gospel kontzertua.

20:00, Perkusio eta dantza afrikarrak, sabel dantza eta janari nigeriarra dastatzeko aukera Joxe Arregi plazan.

 

Maiatzak 25, igandea

Kukai dantza taldearen emanaldia. 'Gelajauziak'. 19:00, Pedro Mari Otaño plaza.

 

Maiatzak 27, asteartea

Ipuin kontaketa solidarioak Pedro Mari Otaño ikastetxean.

 

Maiatzak 30, ostirala

Aiztondoko Argazki Rallyaren sari-banaketa Iriarte etxean

Zizurkilgo herriarekin senidedutako Kataluniako Lladó herrikoei harrera.

 

Maiatzak 31, larunbata

Senidetze eguna Adunan. El Salvadorreko Segundo Montes komunitatekoekin eta Lladó herriko kideekin.

 

Ekainak 1, igandea

Zumbaton. Zunbat eta body combat maratoia. 11:00, Joxe Arregi plaza.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!