Atzo zabaldu zuten jubilatuen egoitza berria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 7a, 12:11

Zizurkilgo jubilatuen elkarteak egoitza berria du. Plazako etxebizitza berrien etxabe batean egokitu diete 90 m-ko egoitza. Guztira, 90.000 euro behar izan ditu Udalak egoitza behar bezala egokitzeko. Zizurkilgo alkatea den Joxe Mari Luengok egin zuen irekiera ofiziala eta ondoren, pintxo goxoak dastatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!