Loatzotik Kataluniara, musika lagun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 6a, 13:48

Loatzo musika eskolako kideak Penedesko Villafrancako musika eskolarekin burutzen ari diren elkartrukearen bigarren zatia egingo dute ostegunetik igandera bitarte. 81 ikasle zein irakasle abiatuko dira ostegun goizean Katalunia aldera. Bertan, institutu ezberdinetan emanaldiak eskainiko dituzte eta ostiral arratsaldean kontzertua ere bai. Larunbatean goizean Sitges ezagutu eta arratsaldean, herriko plaza nagusian emanaldia eskainiko dute. Bertako aterpetxe batean eta hainbat ikasleren etxeetan hartuko dute ostatu egonaldian zehar. Trikitixa, dultzaina, eskusoinu, txistu, bibolin, talde instrumental eta bandarekin abiatuko dira Loatzoko kideak, Euskal Herriko musika kultura erakutsi eta beraienarekin elkartzera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!