Gaztetxoen arteko egunpasa, giro ederrean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 6a, 11:54

Joan zen ostiralean, maiatzak 2, Katea etxea, Malkar astialdi taldea eta kale hezitzaileek elkarlanean, herriko gazteentzako barbakoa deitu zuten Komizarren. Eguraldiak lagundu ez zuenez baina, aterpea aurkitu beharra izan zuten. Goizean hainbat jolas egin zuten gaztetxoekin Zatorran. Ondoren, Gaztelekuan bazkaria prestatu eta Zatorran bazkaldu zuten, bazkalondoan berriz ere Gaztelekuan hainbat ekintza ezberdin egiteko. Denera 44 lagun elkartu zen, gaztetxo eta begiraleen artean. Adierazi dutenez, giro itzela sortu zen eta oso gustura ibili ziren.

Bestalde, maiatzaren 17an, Malkar astialdi taldeak kurtso amaierako jaialdia burutuko du 16:00etan Gurea zineman.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!