Istripu larria N1 errepidean, Villabona parean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 3a, 14:51

Gasteizeko norabidean izan da istripua, Berria egunkariak adierazi duenez: "10:30ak inguruan izan da ezbeharra. Bost ibilgailuren artekoa izan da istripua, eta ondorioz, lau zauritu arin, bi larri eta hildako bat utzi ditu. 63 urteko gizonezkoa da hildakoa. Ertzaintza eta anbulantziak han dira, eta errepidea moztu dutenez, auto ilarak sortu dira".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!