Santa Krutz egun handia gaur Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko maiatzaren 3a

Santa Krutz eguna, eta aurten bigarren urtez jarraian, Elegante eguna. Dotore jantzita kalejiran irteteko deialdia egin du Jai Batzordeak.

Gaurko egitaraua:

Maiatzak 3, larunbata. Santa Krutz eguna, Elegante eguna

  • 10:00 Dultzaineroekin diana.
  • 10:30 Ikurrinaren jaitsiera, eskopeteroek lagunduta.
  • 10:30 Ezpata dantza.
  • 11:00 Meza santua Santa Krutz parrokian.
  • 11:30 Ezpata dantza eta brokel dantzak.
  • 11:30 Andoaingo trikitilariak kalez kale.
  • 12:00 Txakolin dastaketa ermita parean.
  • 17:00 Izartxorekin jolasak, Zumea plazan.
  • 18:30 Kalejira elegantea, DJ Garik alaituta. Denok elegante jantzita irteteteko deialdia egin dute.
  • 22:30 Peña Santa Krutz elkartearen danborrada. Entseguak apirilaren 28an eta 29an, 20:00etan Leitzaran jatetxearen ondoko lokalean.
  • 22:30 Bekoplazan berbena: Astral, Bagauda, Ingo al deu?
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!