Herri Urratsera joateko autobusa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 2a, 13:15

Zizurkilgo Udalak autobusa antolatu du maiatzaren 11n Senperera joan-etorria egiteko. 09:30etan aterako da Zizurkil Goiko plazatik, eta 09:40etan  Elbarrenako errotondan geratuko da. 19:30etan ekingo dio itzulerako bideari.

Izena emateko: Aurrerako udal bulegoetan, eta Egarri eta Iriarte tabernetan, maiatzaren 8ra bitartean. Prezioa: 10 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!