Andatza eguna ez da ohiko moduan egingo

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 2a, 13:11

Maiatzeko lehen igandean Andatzara igoko dira aurten ere Zizurkil eta Usurbilgo hainbat herritar, urteroko ohiturari jarraituz. Aurten ordea, ez da ohiko festa egitaraurik martxan jarriko. Usurbilgo Andatza mendi taldeak erabaki du ez dutela aurten tabernarik jarriko Andatzan, zuhaitzak ateratzeko lanen ondorioz, bideak oso gaizki daudela eta. Honenbestez ez da tabernarik eta megafoniarik izango Andatzan. Zizurkilgo Udalak kezka adierazi izan du azken urteetan Andatza Egunak herrian indarra galdu duelako. Udaleko kideek azaldu dutenez, aurtengo hutsuneak etorkizunean egun hori indartzeko balioko duela espero dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!