Elkartasun astea, maiatzaren 5etik 11ra Amasa-Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko maiatzaren 2a

Maiatzaren 5etik 11ra, Elkartasun astea antolatu du Villabonako Udalak, nazioarteko lankidetzaz, senidetzeaz eta internazionalismoaz herritarrak informatu eta sentzibilizatzea helburu. Hitzaldiak, saharar txokoa nahiz Hodeien seme-alabak Saharari buruzko erakusketa izango dira aste horren funtsa: El Salvador, Sahara eta Venezuela hartuko dira abiapuntu:

Bideoa

Elkartasun astea

Hitzaldiak: Gureako erakusgelan, 19:00etan

Maiatzak 5, astelehena: Sahara, kokapen historikoa. Mohamed Fadel Beiruk ‘Lih’, Polisario frentearen ordezkaria.

Maiatzak 6, asteartea: Juanma Balerdik ‘Zer da euskal fondoa? Zertan laguntzen du Amasa-Villabonako herriak?’ hitzaldia eskainiko du.

Maiatzak 8, osteguna: Sahara gaur egun. Hassana Aalia, bizi osorako zigorra duen ekintzaile gaztearen hitzaldia.

Maiatzak 9, ostirala: Venezuela, iraultza bolibiarra, lorpenak eta erronkak. Xabat Laborde, Venezuelan brigadista izana eta Askapenako kidea.

Txokoa

Maiatzak 10, larunbata: Sahararren txokoa, 17:00etatik aurrera Malkar plazan. 22:30etan Kukuka taldearen ‘Sahara isiltasunaren ahotsak’ antzezlana Gurea antzokian.

Erakusketa

Maiatzaren 7tik 11ra: Hodeien seme-alabak, Saharari buruzko erakusketa. Gureako erakusgelan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!