Ordutegi aldaketa Asteasuko Santakrutzetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko mai. 2a, 11:37

Asteasuko Udalak jakinarazi duenez, Elizmendiko Santa Krutz jaien hasiera zertxobait atzeratuko da. Atzerapen horren arrazoia Ibarrako Oier Iribar haurraren aldeko ekimen bat izango da. Oierren aldeko elkartasun ibilbidea egingo da larunbatean Tolosaldean, eta 16:50etatik 17:30etara Asteasutik igaroko da ibilaldi hori. Ekimen horretan ahalik eta partaide gehien izan dadin, Santa Krutz jaietako txupinazoa atzeratzea erabaki dute festen antolatzaileek. Ibilaldia amaitutakoan ospatuko dira txupinazoa eta haur jolasak. Udalak dei egin die herritarrei Oierren aldeko ekimenean parte har dezaten.

Jarraian, jaietako egitarau osoa: 

Santakrutzak Asteasuko Elizmendin

 

Maiatzak 3, larunbata

16:30 Mus Txapelketa herrikoia eskola txikitan.

17:30ak aldera, Oier Iribar haurraren aldeko ekimena amaitutakoan, Txupinazoa.

Ondoren Duatloia haurrentzat.

Kirol froga amaitutakoan, haur jolasak.

19:00 Zezen txiki eta poneyak haurrentzat.

20:30 Herri afaria Erretore etxean. Txartelak salgai Ogi Zuri okindegian (Lizarra etxea). Helduak 25 euro, 12 urte artekoak 15 euro.

23:00 Erromeria Ansorregi eta Larrañagarekin.

Goizaldera Txokolatada.

 

Maiatzak 4, igandea

11:30 Meza Santa Krutz Ermitan. Ondoren, hamaiketakoa

Ondoren Herrikirolak

Aizkolariak: Jokin Alkizalete (Asteasu) eta Eneko Saralegi (Leitza). Bost metroko altueran, atxurrarekin arituko dira.

Harrijasotzailea: Joseba Esnaola (Berrobi).

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!