"Badira 50 urte lehendabiziko aldiz emakume talde bat danborradan atera ginela. Geroztik emakumeak ez ziren atera. hori dela eta emakume talde batek eserialdi bat egin behar izan zuen, parte hartu nahi zutelako. Gaur egun, aldiz, hori konpondu da. Gizonak eta emakumeak eztabaidarik gabe ateratzen dira. Baina oraindik pentsatzen dugu jarraitu behar dugula borrokan, alor guztietan, berdintasuna lortu arte. Aurten pregoia irakurtzeko aukera guri eman digute eta hemen gaude, oso pozik, ekiteko prest. Gora Santakrutzak!".