Villabona.dok, II. dokumentalen zikloa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko api. 30a, 15:45

Gaur goizean, Nora Urbizu kultur zinegotziak eta Joxean Cubero kultur teknikariak villabona.dok II. dokumentalen zikloa aurkeztu dute Gurea antzokian. Maiatzaren 12an hasi eta ekainaren 11ra bitarte, 10 luzermetraia eta 2 laburmetraia ikusteko aukera paregabea izango da. Oso prezio erakargarrian gainera: ohiko sarrera 3 eurotan eta saio guztiak ikusteko bonoa 20 eurotan. Segidan, programazioa:

Aurkezpeneko bideoa

-Mariposas en el hierro: Maiatzak 12, astelehena. 21:00. Pelikularen ondoren, solasaldia izango da Bertha Gaztelumendi zuzendariarekin.

Dokumental honek hainbat indarkeria motaren biktima izan diren emakumeen testigantzak biltzen ditu. Euskal Herrian oinarrituta badago ere, beste leku batzuetako iritzi adituak ere jasotzen dira bertan.

-La mujer y el agua: Maiatzak 14, asteazkena. 21:00.

Munduko hainbat lekutan emakumea ardiuratzen da ura lortzeaz. Horregatik, emakumea da familiaren osasunaren arduraduna, oso goiz uzten du eskola, eta, baliabide hori falta denean, bera da gehien pairatzen duena.

-Echevarriatik Etxeberriara: Maiatzak 19, astelehena. 21:00.

Indarkeriak Ezker Abertzalearen ingurumenean (zentzu zabalean hartuta) izan duen garrantzia aztertzen du film honek, Oiartzun herritik atera gabe. Indarkeria, noski, bere izaera eta izate guztietan hartzen du kontuan: ETArena, poliziarena, politikoa, herriarena, estatuarena, psikologikoa...

-Mar de arena: Maiatzak 21, asteazkena. 21:00.

Dokumetal honetan Sahararen kolonizazioaren historia gogoratuko dugu, espainolak 1975 urtean atera zirenetik. Errefuxiatuen kanpamenduetako bizimodua ere ikusiko dugu, non emakumeek protagonismo garrantzia duten elikaduran, osasunean eta hezkuntzan.

-Euskal Herria: Ezkutuko zorra: Maiatzak 26, astelehena. 21:00.

Gaur egun kontsumitzen ditugun material ia gehienak oso urrutitik ekartzen dira. Kontsumitu eta ekoizten dugun produktu ugarik Hegoaldeko herrialde txirotuetan dute jatorria, bertan kutsatzea edo langileak baldintza prekarioetan kontratatzea errazagoa eta merkeagoa baita.

-Egiaren hazia: Maiatzak 26, astelehena. 21:45

Dokumental hau egiaren aldarrikapena da, Mendebaldeko Saharan pairatzen dituzten Giza Eskubideen urraketen froga. Pelikulak saharauien giza eskubideen urraketak aztertzen dituen ikerketa xehatua zinemara eramaten du, egia ikusgarri egiten du.

-827 km sin retorno: Maiatzak 28, asteazkena. 21:00

1929ko uztailaren 25ean, Langileen Batailoiko 127 preso iritsi ziren Pirinioetara, errepide bat egiteko. Cecilio Gallego Garcia, 24 urteko gazte extremadurarra, haietako bat zen, eta ihes egiten saiatu zenean hil zuten.

-La gran desilusión: Maiatzak 28, asteazkena. 21:45.

Angel, zinemako operadorea, bere lanbideari buruz mintzo zaigu. Pixkanaka, auzoetako zinema aretoak ixteak zer aldatuko duen adieraziko digu; bai bere bizimodurako eta bai zinezale guztientzat.

-El método Arrieta: Ekainak 2, astelehena. 21:00.

Arrieta ahizpek trastorno fisiko bera dute jaiotzatik, gorputzeko mugimenduak kontrolatzea eta hitz egitea galarazten diena. Lengoaia propioa sortu dute, hala ere, eta horren bidez komunikatzen dira beren artean eta kanpoko munduarekin.

-Món petit: Ekainak 4, asteazkena. 21:00.

Albert eta Annak ez dute dirurik; gainera, Albert gurpildun aulki batean dago. Hala eta guztiz ere, Bartzelonatik Zeelanda Berriraino bidaiatzea pentsatu dute.

-No more tour: Ekainak 9, astelehena. 21:00. Doan

Fermin Muguruzaren No More Tourrek munduan barrena topatutako erresistentzia eta konplizitatez osatutako mapa bat marrazten du. Bost hilabeteko biran emandako berrogeita hamabost kontzertu guztira, hogeita hamar urtez taula gainean izan ondoren. Akaso behin betikoa izan daitekeen bira.

-160 metros: Ekainak 11, asteazkena. 21:00

160 metro daude Bilboko itsasadarreko bi aldeen artean. 160 metro horiek bizitza ikusteko bi modu diferente bereizten dituzte. Bi aldeetan, rock egiten da 80 eta 90eko desindustrializazioaren garai horietan, hiri berri bat eraikitzen ari zen bitartean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!