Jaien hasiera, txupinazoa
- 16:00 Haur pregoia Zumea plazan.
- 16:30 Txokolatada Zumea plazan.
- 17:00 Judo eta karate erakustaldia Zumea plazan.
- 18:00 Puzgarriak Zumea plazan.
- 19:00 Buruhandi eta erraldoiak, Basterotik abiatuta.
- 19:30 Gora Kaletxiki txarangaren kalejira, Basterotik abiatuta.
- 19:30 Koadrilen jaitsiera eta pregoia Zubiaurre etxean. 50 urte betetzen dira emakumezkoen danborrada irten zenetik. Orduko hainbat partaide pregoia irakurtzeko eta jaiari hasiera emateko protagonista nagusiak izango dira.
- Ondoren, Zumeatarra elkartearen danborrada.
- 20:00 Txosnen irekiera Bekoplazan.
- 20:00 Alberto Agirre abesbatza, Andoaingo txistulariak eta beste hainbat talde zuzenean, Basteron.
- 23:00 Elektro Orkestra txaranga, Bekoplazan hasita.
- 23:30 Berbena Bekoplazan: Laket eta Tajon Prieto y Los Kuajalotes.