Lesio baten eraginez urtebeteko geldialdia egin behar izan du Josu Arregi txirrindulari andoaindarrak. Larunbatean jokatu zuen geldialdiaren ondorengo lehen lasterketa. Bilbon izan zen, Mendi bizikletako Euskadiko openaren bigarren lasterketan. Hamazazpigarren postuan amaitu zuen Josuk, bizikleta gainean gozatuz. Talde berriarekin ari da aurten andoaindarra. Herriko hainbat merkatari ditu babesle: Leitz mendi bizikleta kluba, Ciclos Patxi bizikleta denda eta Asmazank arropa marka.