Jon Irazuk ezin izan zuen irabazi Olasagastiren aurkako apustua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko api. 28a, 12:39

Jendetza handia bildu zen atzo Tolosako zezen plazan Joxe Mari Olasagasti eta Jon Irazu aizkolarien aurkako apustua ikusteko. Ikusmin handia sortu zuen zizurkildarra eta igeldoarraren arteko erronkak. Eskualdeko jende asko hurbildu zen dema ikusi eta Irazu animatzera. Aizkolari zizurkildarrak, ordea, ez zuen lortu Olasagastiren aurka irabazterik. Hamabi oinbiko ebaki behar zituzten eta ia bost minutuko aldea atera zion Irazuri. Nolanahi ere, ikuskizun ederra eskainizuten biek ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!