Datozen egunetan gainerako saltokien izenak aditzera emango dira.
CDa entzun duenak dagoeneko jakin badaki elkartasuna dela ikuskizun berriaren oinarria. Diskoa eta jendaurreko ikuskizuna ildo beretik doaz. Nondik nora doa, ordea, ikuskizunaren hari nagusia? Hauxe pailazoek aurreratu ahal dezaketena: “Pailazoak irripidean barrena abiatzera doaz Panpoxa furgonetan. Txernobyldik datorkien laguna jasoko dute aireportuan. Marimotots Panpoxa martxan jartzen saiatu da, baina ezin: motorra puzkerka hasi da, ke artean eztulka. Matxuratuta dago plazaren erdian. Arduratuta daude gure lagunak, aireportura nola iritsi ez dakitela. Plazan daudela, handik eta hemendik, laguntza ez zaie faltako, eta konturatuko dira bizkarra emanaz elkarri denok garela elbarri. Kantuan eta dantzan, bizipozez eta auzolanean, mundu berri bat dugu zain”.
Urnietako eta Andoaingo haurrentzat etxetik gertu pailazoak ikusteko aukera paregabea da.