Bertan, ekainaren 8an Iruñea eta Durango lotuko dituen giza- katerako izen-emate txartelak (5 euro) betetzeko aukera izango da. Dagoenego, badira 150 urnietar bertara joateko txartela bete dutenak. Giza-kate horretan Urnietak kilometro bat osatuko du Astigarraga, Goizueta eta Aranokoekin batera; Nafarroako Irurtzun herritik gertu. Autobus zerbitzua izango da bertara joateko. Ostiralean jarriko den mahaian, ekimenaren kamisetak ere salgai egongo dira 10 euroko prezioan.
KULTUR EKITALDIA MAIATZEAN
Bestetik, Gure Esku Dago ekimenak kultur ekitaldi bat antolatu du datorren maiatzaren 10erako, arratsaldeko 19:30etan Saroben. Herriko hainbat talderen parte hartzearekin. Bertan, abeslariak, musika, dantza, batukada, bertsolariak, txalaparta, bakarrizketak, bideoak eta abar izango dira, herriko talde eta norbanakoak osaturiko emanaldian.
Ikuskizun horretarako sarrerak datorren astelehenetik aurrera jarriko dira salgai 2 euroko prezioan, Saroben bertan, Kantoi, Amailur eta Xauxar tabernetan, Trazos ileapaindegian, eta Muazpi harategian.