Bihar goizean hasi eta datozen egunetan banatuko da Aiurri aldizkariaren 427 zenbakia. Azala nahiz barruko hiru orrialde Mikel Pagadi umoregile billabonatarrari eskaini zaizkio, luze eta zabal bere ibilbidearen berri azaldu du elkarrizketan. Apirilaren 20an zendu zen Roberto Garate amasarra gogoan, ‘Agur, txorien kantuak jotzen zituen txistulari elektrikoari’ oroit-idatzia ere tartean da. Asteasun, Udal aurrekontuen berri emateaz gain, haurreskolaren 10. urteurrenari aipamena egiten zaio. Andoaingo kasuan, Rebeca Gestoso abeslari gazteak hartu du hitza eta Andoaingo bertsolaritzaren historia aztertuz egindako mahai-inguruaren kronika ere biltzen da. Larraul eta Adunako ipuin tailerrak hizpide izan dira azken zenbakian eta Amasa-Villabonan, Jexux Bidaola’Txirritari’ elkarrizketa egin zaio, 23 urte errefuxiatuta igaro ondoren. Udal aurrekontuen nahiz Maiatza Saltsaneko ekimenen berri emango da Zizurkilen:
Hamabostean behin
-Hitzak Hots. Txomin Garmendia
Elkarrizketa
-Mikel Pagadirekin solasean
Agurra
-Roberto Garate gogoan
Asteasu
-Haurreskolak 10 urte
-Udal aurrekontuak
Andoain
-Rebeca Gestoso abeslari gaztea
-Andoaingo bertsolaritzaren inguruko mahai-ingurua
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!