Iturzaeta pala memoriala

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko api. 23a, 19:21

Maiatzaren 9an hasiera emango diote bikoteka jokatzen den Iturzaeta pala memorialaren edizio berriari. Aurreko urteetan bezala, antolatzaileek deialdia herriko neska-mutilei luzatu diete. Adiskidetasun giro ederrean jokatzen dira partidak, Sorabillako pilotalekuan.
Izena emateko epea zabalik dago datorren apirilaren 30era bitarte. Bikoteka ordaindu beharreko diru kopurua 12 euroko da. Txapelketako kamiseta ez duenak, aldiz, 20 euro ordainduta parte hartzeko aukera eta kamiseta eskuragarri izango ditu. Gogoan izan behar da txapelketan parte hartzeko Iturzaeta memorialeko kamiseta soinean eramatea beharrezkoa dela. Izena emateko: Arrate pilotalekua, Elizondo, Lanbroa, Irunberri eta Gaztelutxo.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!