Datorren larunbatean, Aiztondora Eguna 2014 antolatu dute Larraulen. Egun osoko egitarau zabala prestatu dute (ikus atxikitako kartela). Bazkarirako txartelak eskuragarri daude jada, apirilaren 24ra arte. Helduek 17 euro eta 12 urtetik azpikoek 7 euro. Salmenta lekuak: Larraul (Ostatua), Zizurkil (Iriarte eta Zentroa), Aduna (Uztartza), Asteasu (Iturri Ondo eta Patxine) eta Amasa-Villabona (Iratzar eta Kixubi).
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!