Mendi ibilaldia Aizkardirekin, Bizkaian barrena

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko api. 22a, 11:54

Datorren igandean, apirilaren 27an, Bizkaian barrena mendi ibilaldia burutuko du Aizkardi mendi taldeak. Izena emateko Aizkardiko 649717182 telefono zenbakira dei daiteke (20:00-22:00) edota Aizkardiko bulegora gerturatu, ostegunetan (20:00-22:00). Izena emateko epea: apirilak 24, osteguna:

Gernikatik Lumora abiatuko dira lehenik ibiltariak, handiak Maiagara jotzeko (403 metro). Iparraldera jarraituko dute, Sollube gainera artea (684 metro). Handik gainez gain ibiliko dira, Burgoara (451 metro) iritsi arte. San Pelaion amaituko dute ibilaldia (196 metro), Gaztelugatxeko ermitara (Bermeo) jaisteko aukerarekin.

Irteera, apirilaren 27an, goizeko 07:00etan izango da Olaederra kiroldegiaren paretik. 26 kilometroko ibilaldia egiteko, zazpi ordu beharko dituztela aurreikusten dute antolatzaileek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!