XXII. Loatzoko igoera-jaitsiera igandean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko api. 22a, 11:43

Urtero legez, aurten ere, Amasako Martina kultur elkarteak eta Uxo-Toki elkarteak Loatzoko igoera-jaitsiera antolatu dute. XXII. edizioa izango da aurtengoa. Datorren igandean, apirilaren 27an izango da hitzordua, goizeko 10:30etatik aurrera:

Amasako plaza 90 metrotoko altueran dago eta Loatzoko gaina 631 metrotan. Loatzora igo eta berriro irteera tokira itzuli beharko du korrikalari bakoitzak, guztira, 9.73km-ko ibilbidea eginez. Jaitsiera arriskurik gabekoa da. Apirilaren 27an, goizeko 10:30ean izango da irteera Uxo-Toki elkartetik. Izen ematea, berriz, egunean bertan, goizeko 09:00etatik aurrera Uxo-Toki elkartean.

Sariak: Lehenengo 3 sailkatuei.

Sariak: Gizonak=Emakumeak

1. 120€

2. 80€

3. 50€

 

Sari-banaketan, parte hartzaileen artean zozketa mundiala egingo da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!