Bertsoa Unibertsitatean EHUko Uda Ikastaroen eta Mintzolaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko api. 22a, 11:36

Apirilaren 15ean aurkeztu zen Bertsoa Unibertsitatean ekimena, Amasa-Villabonan, Mintzola Fundazioaren egoitzan. Jose Luis de la Cuesta, EHUko uda ikastaroen zuzendaria; Iñaki Murua, Mintzola Fundazioko lehendakaria; Garazi Lopez de Etxezarreta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria eta Karlos Aizpurua, Mintzola Fundazioko Ikerkuntza arduradunak hartu zuten hitza prentsaurrekoan:

EHUko uda ikastaroen baitan “Bertsoa Unibertsitatean” eskola antolatu dute EHUko Uda Ikastaroak eta Mintzola Fundazioak elkarlanean eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu du proiektua. Bost urteko hitzarmena adostu dute, beraz, aurten hasi eta datozen 4 urteotan bertsolaritzari eta ahozkotasunari buruzko 5 egunetako eskola prestatuko dute EHUko uda ikastaroak eta Mintzolak auzolanean. Zikloa hitzaldi, mahai-inguru eta performancez osatuko da, eta uztailaren bigarren astean emango da, Miramar Jauregian. Eskolak bertsolaritza izango du ardatz, baina bertsolaritza ondoko baratzeak ere hartuko ditu bere baitan. Batetik, ahozko literaturaren ekosistemako kideei egingo zaie leku: antzerkia, ipuina zein kantua. Bestetik, kantu inprobisatuaren ekosistemako beste kideei egingo zaie leku; oraingoan ez bada etorkizuneko edizioetan.

Aurtengo eskolak 3 ikastaro izango ditu bere baitan eta uztailaren 7tik 11ra gauzatuko da. Bertsolaritza eta beste hiru esparruren arteko harremanen berri emango da hiruretan.

Ziklo osorako edo ikastaro bakoitzerako matrikula egin daiteke.

Ikastaroak:

 

1.Bertsolaritza eta ahozkotasuna Hezkuntza Arautuan.Informazioa: http://udaikastaroak2.i2basque.es/portal/images/cursosPdf/J1.pdf

Matrikula  prezioa, maiatzaren 31ra arte: 80 € / Ekainaren 1etik aurrera: 92 €

2. Bertsolaritza eta beste sorbideak. Informazioa: http://udaikastaroak2.i2basque.es/portal/images/cursosPdf/J2.pdf

Matrikula  prezioa, maiatzaren 31ra arte: 40 € / Ekainaren 1etik aurrera: 44 €

3. Bertsolaritza eta gaurko gizartea. Informazioa: http://udaikastaroak2.i2basque.es/portal/images/cursosPdf/J3.pdf

Matrikula  prezioa, maiatzaren 31ra arte: 40 € / Ekainaren 1etik aurrera: 44 €

 

Ziklo osorako matrikula eginez gero:

Matrikula berezia, maiatzaren 31ra arte: 120 € / Ekainaren 1etik aurrera: 140 €

Bekak:

Interesatuok matrikula edo/eta lojamendu bekak eska ditzakezue:

-Matrikula-beka izateak, ikastaroaren egiazko  balioaren %50a bakarrik ordaintzeko eskubidea eskaintzen du. (Beka izateak ez du plaza bermatzen)

-Lojamendu-bekek, hautatutako egoitza eta aukeraren araberako lojamendu-eskubidea ematen dute eta gau guztien egiazko balioaren %50a ordaindu beharko da, Ikastaroaren hasieraren bezperatik amaitzen den eguneko bezperaraino, bekak adierazten den egoitzan eta bekadun zaren ikastaro bakoitzean.

-Beka-eskariak inprimaki ofizialean egingo dira 2014ko apirilaren 30a baino lehenago, ikastaroetako Idazkaritzara igorriz.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero:

 

Uda Ikastaroen Idazkaritza

Miramar Jauregia

Miraconcha Pasealekua, 48

20007 DONOSTIA

Tel (+34) 943 21 95 11

Faxa (+34) 943 21 95 98

udaikastaroak@ehu.es

www.ehu.es/cursosverano

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!