Andoaingo EAJ-PNVren agiria Aberri Egunaren atarian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko api. 16a, 19:03

"Aberri Eguna, gure herriarekiko daukagun konpromezua sendotzeko eguna da, herri bezala gure identitatea baieztatzeko eta errebindikatzeko balio behar digu".

Agiri osoa: 

"Abertzaleon   helburu   nagusia   euskal   nazioa   eskuratzea   da.   Helburu hori lortzeko,  XXI.  mendeko  abertzaleok  gai  izan  behar  dugu  urrats  egokiak  eman eta etorkizuna egoki eraikitzen joateko. Ezin dugu ahaztu nazio hori pertsonek osatzen  dutela,  gizon -emakume  horien  borondate  eta  eskubideak  aldarrikatu eta babestu behar ditugula.Garai berri honetan, adi begiratzen diogu  Eskozian  edo Katalunian ematen ari diren  pausoei. Uniformitatean  edo  lortutako  botere  esparruetan  mantentzea, atzean  geratzea  da,  datorkigun  errealitate  berrian  kokapena  galtzea.  Egitura politiko  propioa  lortu  nahi  dugu  gure  gizarte  nortasuna,  ekonomikoa,  kulturala eta politikoa babesteko eta garatzeko.

Horretarako,  eguneroko  lanean  oinarritu  beharko  dugu,  pauso-txikiz,  baina etenik gabe. Herrigintza eta aberri eraikuntza guztion lana dira, eta lan-esparruezberdin eta zabaletatik ekin litezke.Euskadi nazio zaharra da, berriztatu eta indartu egiten dena. Euskadi gero eta independenteagoa  behar  dugu,  eta  era  berean,  mundura  gero  eta  irekiagoa izango   dena. Gure   arbasoetatik   ikasi   genuen   herri   hau   maitatzen,eta etorkizuneko  belaunaldi  berriek  jarraituko  dute  euskal  aberriaren  defentsan. Aberri bizi bat gara, martxan doan aberria.

Herri bat garelako eta euskadi gure aberri bakarra delako, etorkizunean zer izan nahi dugun erabakitzea guri dagokigu!

Gora Euskadi askatuta!".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!