Ostirala bitarte jarduera ugari haur eta gaztetxoentzat

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko api. 15a, 16:55

Haur eta gaztetxoen aisialdia osatzeko egitarau zabala antolatu du Haur eta Gazteria Sailak Pazko Asterako.

Egitaraua:

Familientzako elkargunea

Apirilak 22, 23 eta 24. Errekaldeko ludotekan. 11:00-12:30

2009-2013 urteetan jaiotakoak

Jarduera horretan parte hartu nahi izanez gero, haurrek heldu batekin joan beharko dute.


Artista txikien txokoa

Apirilak 22, 23 eta 24. Arantzubiko ludotekan. 11:00-13:00

2005-2008 urteetan jaiotakoak

Buztina, tenperak, malabarak, jokuak: txerritxo maitea, artzaia eta ardia…


Artisten topagunea

Apirilak 22, 23 eta 24. Arantzubiko ludotekan. 17:30-19:00

2002-2004 urteetan jaiotakoak

Gomazko pultserak, zetazko loreak, jokuak: pareta eta maizterra, lurra-ura…


Kulki: Baserriko jolasak

Apirilak 25. Egapeko frontoian. 11:00-13:00.  

Lasto fardo altxaketa, toka, hankapolak...


Antzerkia

Apirilak 25. Saroben. 17:00. 3€

Patata tropikala “Kondaira baten truke

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!