Udaleko kultura sailetik jakinarazi dutenez, “datorren asteburuan, apirilaren 11tik 14ra, Ocho apellidos vascos filma proiektatu behar genuen Gurea zineman, baina enpresa banatzailearen zenbait arazo direla eta, proiekzio hori apirilaren 25etik 28ra izango da. Asteburu honetan, Philomena filma proiektatuko da”.