Euskal Herria eguna igandean Adunan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko api. 10a, 15:44

Apirilaren 13an, igandearekin, Euskal Herria eguna ospatuko dute Adunan. Goizeko09:00etan ekigo diote jai giroari. Ikurrina eta panelak jarriko dituzte, auzolanean, herriko sarreretan. 12:00etan, giza katea osatuko dute, elizako eta Oskarbiko biribilgunean elkartuz. 140 pertsonaren parte hartzea beharko dute horretarako. Ondoren, ekitaldia eta hamaiketakoa izango dira plazan.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!