Arregi Euskadiko BTT Open lehiaketako lehen proban hirugarren sailkatu zen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko api. 9a, 19:45

Asier Arregi andoaindarrak podiumera igoz ekin dio Euskadiko BBT Open denboraldiari. Aurreko igandean Legution eman zioten hasiera txapelketari,  Legutioko IV. Sari Nagusian. Pozarren zegoen andoaindarra, “BTT bizikleta urte oso batez hartu gabe, lehen egunean bezala gozatu dut”. Txonkatilean zituen arazoak gainditu dituela dirudi.

Denboraldiko lehen proba ikusgarria izan zen. 7 kilometroko ibilbidea bost aldiz osatu behar zuten. Albertia mendiaren inguruan kokatuta, ia ia mendi puntaraino igo behar izan zuten, jaitsiera ikusgarriari ekiteko.
Bigarren proba Bilbon, hilaren 27an.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!