Pasa den asteburuan, Bilbon ospatu zen musikari gazteen lehiaketa. Edozein musika eskola edo kontserbatorioko ikasleek har dezakete parte bertan eta Loatzo Musika Eskolako bi ikasle joan ziren. Zizurkilgo Alba Fernandez eskusoinuarekin gerturatu zen eta ohorezko aipamena lortu zuen. Villabonako Maider Iñurritak berriz, biolin saioa eskaini zuen. Zorionak biei!!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!