A-15 autobideko Berastegi eta Andoain arteko zatia itxiko dute bihar gauean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko api. 8a, 16:46

Adi auto gidariak. A-15 autobideko Berastegi eta Andoain arteko zatia, Donostiako norabidean, itxi egingo dute asteazken gauean (apirilak 9). Gaueko 22:00etan itxiko dute goizaldeko 05:00ak arte; erabiltzaileek autobidea Berastegin utzi beharko dute eta GI-2130 errepidea hartu. Desbideratze hori behar bezala seinaleztatuko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!