Ikurrinari omenaldia, espainiar bandera jartzeko aginduaren aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko api. 7a, 12:50

Epe laburrean Villabonako Udaleko balkoian Espainiako bandera jartzeko aginduaren aurrean, Ikurrinari omenaldia egin zieten Udal ordezkariek larunbat goizean. Lehenik eta behin, udaletxean Espainiako bandera jartzearen aurka azaldu ziren EH Bildu eta EAJ alderdietako Udal ordezkariak aho batez, ez ohiko osoko bilkuran. PSE-EEko ordezkaria ez zen bertaratu.

Segidan, Ikurrinaren aldeko ekitaldia egin zen Errebote plazan. Herriko hainbat dantzarik Ikurrinaren dantza egin zuten. Galder Azkue alkateak udaletxeko paretan jarri duten plaka aurkeztu zuen, zeinetan bandera espainiarra zigor mehatxupean jarritako sinboloa dela salazen den. Ekitaldiarekin amaitzeko, Ikurrina aireratu zuten udaletxe aurrean jarritako mastan.

Argazkiak / Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!