Datorren larunbatean, apirilak 12, Mungiako Korrontzi folk taldeak “Tradition 2.1” disko berria aurkeztuko du Villabonako Olaederra kiroldegian 22:30etatik aurrera. Ikuskizun berri honetan ere Oinkariko dantzariak izango dituzte eszenatokian lagun, emanaldirako espreski prestatutako hainbat dantza berri aurkeztuko dituztelarik.
Korrontzi eta Oinkarik prestaturiko ikuskizun hau borobildu asmoz, hainbat musikariren kolaborazioak ere izango dira zuzenean: besteak beste, Alex Sardui, Mikel Urdangarin edota Leturia... Bertan izango da Villabonako Eresargi abesbatza ere.
Sarrerak salgai: www.kutxasarrerak.com edo Amasa kafetegian (Villabona).