Autobusean joanez gero, egokitutako autobusak izango dira. Hegazkinez bidaiak Bilbotik aterako dira.
Bidaiariak beste pertsona baten laguntza behar duen kasuetan, eskaera-orrian pertsona horren izena ere eman beharko du. Prezioak diru-sarreren arabera ezarriko dira, bai eskatzailearentzat eta baita laguntzailearentzat ere.
Eskaera orria apirilaren 16a baino lehen aurkeztu behar da Elkartu federazioan. Egoitza nagusia Donostian dute, Ondarreta pasealekuan.
Informazio gehiago:
Elkartu
Ondarreta pasealekua, 5.
Donostia
943 316 770
elkartu@elkartu.org
www.elkartu.org