“Andoaingo haurrak erbestean” dokumentala, apirilaren 14an Andoaingo Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko api. 7a, 11:36

Apirilaren 14an, astelehena, arratsaldeko 18:00etan emanaldi publikoa izango da, sarrera libre izanda. Emanaldia Basteron izango da. Dokumentalaren iraupena ordubetekoa da.

Sinopsia:

Postontzia
Andoaingo Udal Artxiboa

“Andoaingo Udal Artxiboak Andoaingo haurrak erbestean izeneko dokumentala burutu du. Ikus-entzunezko honetan hainbat andoaindarren lekukotza jasotzen da, gerra zibilean ihes egin behar izan zutenekoa. Zehazki, Manoli Díez de Uré eta Emilio Truchuelo Frantzian errefuxiatuta egon ziren; David eta Joseba Barandiaran anaiak, bere familiakideekin batera, Fratziara ere egin zuten ihes; eta bertan ere aipatzen dira Natividad Martínez Rello-k Errusian ia 20 urtez pasatako bizipenak ere aipatzen dira bertan.
Dokumental hau Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako laguntzari esker egitea posible izan da eta bere helburu nagusia didaktikoa da, hau da, proiekzioa DBH 4. mailako ikasle nahiz Batxilergo 2. mailako gazteei zuzenduta dago, eta guda zibilaren testuinguruan, ikasle hauen herri bereko bizilagunen esperientzia zabaldu nahi zaie, aspektu hau oinarri izanda: ihes egin behar izan zuten haurrek, bere herria eta familia urrun utzita, atzerriko jendearen eskuzabaltasuna eta elkartasuna jaso zutela.
Dokumentalaren errealizazioa eta muntaia Beatriz Amondarain eta Ignacio Zabalaren eskutik etorri da; soinua, Alberto Rubio; musika konposaketa eta interpretazioa, Carlos Rubio gaztearena da. Udal artxibozainak gidoia eta zuzendaritzaz arduratu dira.
Apirilaren 14an, astelehena, arratsaldeko 18:00etan emanaldi publikoa izango da, sarrera libre izanda.
Emanaldia Basteron izango da. Dokumentalaren iraupena ordubetekoa da”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!